19 2023/05

Unai Pascual: “Krisi sozioekologikoari aurre egiteko aletxoa elkarlanean jar dezatela esango nieke ikergazteei”

2023-05-19T10:44:30+02:002023/05/19|

Ikergazte kongresuan Zientziaren eta zientzialarien rola krisi sozio-ekologikoaren aurrean hitzaldia emango du Unai Pascual ikertzaileak. Pascual Ekonomia Ekologikoko doktorea da (Yorkeko Unibertsitatea, Erresuma Batua 2002). Gaur egun, Ikerbasque ikertzailea da Klima Aldaketari buruzko Euskal Zentroan (BC3), eta Bernako Unibertsitateko (Suitza) Garapen eta Ingurumen Saileko kidea da. Lehenago, irakasle titularra izan zen Cambridgeko Unibertsitatean 10 urtez, [...]

18 2023/05

Claudia Torralba: “Erregistro akademikoetako terminologia erabiltzeko, garatzeko eta finkatzeko topaleku bikaina da Ikergazte”

2023-05-18T15:46:29+02:002023/05/18|

"Egun on, señoras y señores parlamentarios. Hizkuntzen alternantzia Eusko Legebiltzarrean" ahozko aurkezpenarekin parte hartuko du Ikergazte kongresuan Claudia Torralba (Bilbo, 1995) ikertzaileak. Torralbak UPV/EHUn egin zuen Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua (2017) eta gero Interpretazioko Zientzien Masterra (2018) Heriot-Watt Unibertsitatean eta Terminologiako Masterra (2022) Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2020an doktorego-ikasketak hasi zituen UPV/EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia [...]

18 2023/05

Maia Duguine: “Nazioarteko ikerketak euskaraz badaki; ez da soilik lelo indartsua”

2023-05-18T10:41:18+02:002023/05/18|

Maia Duguine hizkuntzalariak Gramatikaren mugak, euskararenak, gure baitan daude gehienak hitzaldia emango du Ikergazte kongresuan. Duguine, Hizkuntzalaritzan doktore da (UPV/EHU & Université de Nantes 2013) eta 2017az geroz, CNRSeko ikertzailea da Baionako IKER laborategian. Lehenago, doktorego-ondoko ikertzaile izan zen Cambridgeko Unibertsitatean, eta irakasle UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Hizkuntzaren egitura aztertzen du, eta bereziki [...]

17 2023/05

Samara Velte: “Euskal Herriko belaunaldi berriek euskal gatazkarekin eraiki duten harremana sinbolikoa eta mediatua da”

2023-05-17T13:25:38+02:002023/05/17|

Ikergazte kongresuan parte hartuko du Samara Velte ikertzaileak (Zarautz, 1991) "Bortizkeriaren aurkako gurasoak: Idealizazioa eta tabua euskal gatazkaren memoriaren familiarteko transmisioan" ahozko aurkezpenarekin. Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua du (UPV/EHU) eta Diskurtso Ikasketetan Masterra (Pompeu Fabra Unibertsitatea). Orain "Gizartea, Politika eta Kultura" doktorego-programako ikaslea da UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. https://youtu.be/TkZeD8-qZtk

17 2023/05

Irantzu Vergara: “Elikadura-katean antibiotikoen transferentzia gertatzen da”

2023-05-17T13:22:47+02:002023/05/17|

Irantzu Vergara Luis (Bilbo, 1997) ikertzaileak "Antibiotikoen kutsadura ingurunean: transferentzia elikadura-katean zehar" mikroaurkezpena egingo du Ikergazte kongresuan. Vergarak Kimikako Gradua du (UPV/EHU) eta Ingurumeneko Kutsaduran eta Toxikologian Masterra. Egun, doktoregaia da UPV/EHUko IBeA, Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa ikerketa-taldean. https://youtu.be/p7tmK1RPkbI

17 2023/05

Mari Luz Esteban: “Diziplinartekotasun inklusibo eta horizontal bat sustatu behar da”

2023-05-17T13:21:45+02:002023/05/17|

"Antropologia eta feminismoa: ezagutzaren ekoizpen kolektiboa eta kritikoa" hitzaldia emango du Mari Luz Estebanek Ikergazte kongresuan. Estebanek (Basauri, 1959), Medikuntza ikasi zuen (UPV/EHU, 1983) eta zenbait urtez familia-plangintzako mediku gisa lan egin zuen. Osasunaren eta generoaren arloko doktore-tesia egin zuen (Universitat de Barcelona, 1993) eta horrek gizarte-antropologiara jauzia egitea ahalbidetu zion. Badira hogeita bost urte [...]

15 2023/05

Josu Amezaga: “Hurrengo hamarkadetan euskaraz (ere) ikertuko duen komunitate zientifiko baten sarea osatzen ari gara”

2023-05-15T08:25:30+02:002023/05/15|

Josu Amezaga Albizu (Caracas, 1960), doktorea da Soziologia Politikoan eta irakasle ikerlaria UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean. NOR Ikerketa Taldeko koordinatzailea da eta UEUkidea, besteak beste. Ikergazteren sorreratik izan da NOR Ikerketa Taldea kongresuaren laguntzaile eta horretaz hitz egiteko izan gara berarekin. Zer da zuretzat Ikergazte kongresua? Unibertsitatean eta ikerkuntzan euskarak aurrera normaltzeko zein [...]

11 2023/05

Maialen Sagarna: “Ikergazte ezinbestekoa iruditzen zait euskal ikertzaileen arteko sarea ehuntzeko”

2023-05-11T08:32:34+02:002023/05/11|

Maialen Sagarna Aranburu (Usurbil, 1976) UPV/EHUko irakaslea da. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan lan egiten du 2004tik, Arkitektura sailean. 2010ean defendatu zuen doktorego-tesia: Gipuzkoako arkitekturaren eboluzioaren azterketa hormigoi armatuaren garapenari lotuta. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariordea izandakoa da. Ikergazte kongresuko batzorde zientifikoko kide izan zara hainbat ediziotan, aurtengoa ere bazabiltza... Zer nolako esperientzia izaten ari da? Berrikusi ditudan [...]

Go to Top