HITZALDI SAIOA

CLARIAH-EUS: Ikertzeko molde berrien azpiegitura.

  • Maiatzaren 17an 15:30-16:10
  • Hizlariak:
    • Nayla Escribano (Ixa taldea, HiTZ zentroa, UPV/EHU).
    • Xabier Sarasola (Orai NLP Teknologiak).
    • Begoña Altuna (Ixa taldea, HiTZ zentroa, UPV/EHU)
  • Laburpena: Teknologia berriek ikerketa egiteko moduak eraldatu dituzte. Lan astunenak arintzeaz gain, ikerketa-galdera berriak ere bururatzeko aukera eman dute, izan lehen tratatu ezin ziren ezaugarri eta ñabardurak agerian uzten dituztelako, izan metodologia berriek ikergaiari beste ikuspuntu batetik begiratzea ahalbidetzen dutelako. CLARIAH-EUS giza eta gizarte-zientzietan euskaratik eta euskaraz ikerketa egiteko baliabideak batzen dituen azpiegitura da. CLARIAH-EUSen bidez, ikertzaileek Europa osoan garatu diren tresna eta baliabideak izango dituzte eskura erraz, doan eta puzzle bat balira bezala konbinatzeko moduan. Tresna eta baliabide hauen adibide, Eusko Legebiltzarreko jardunekin egindako lana aurkeztuko dugu.

“Argitaratutako ikerketa baten arabera”: makulu-hitzen garaiko komeriak

  • Maiatzaren 17an 16:15-17:15
  • Hizlaria:
    • Uxune Martinez.

Ikertzaileen osasun mentala: gakoak eta konponbideak

  • Maiatzaren 17an 17:30-18:30
  • Hizlaria:
    • Beñat Garaio. (freelance ikertzailea (Biziherri IGB) eta Koldo Mitxelena sariduna)
    • Eider Saragueta
  • Laburpena: Ikertzaileen osasun mentaleko adierazle eta datu ugarik egoera (benetan) txarra dela adierazten dute, lan-mota honek dituen berezitasunak direla eta. Are okerragoak dira doktoregaien datuak, ikertzaileen barruan baldintza okerragoak dituzten heinean. Hitzaldi honetan gaiari hainbat aldetatik heldu nahiko genioke, modu eraikitzailean aurrera begirako proposamenak egiteko asmotan betiere. Lehenik eta behin, ikertzaileen osasun mentala baldintzatzen duten adierazle eta datu batzuk partekatuko ditugu, OPIK ikerketa taldeak gaiari egindako hurpilpen soziologiko bat partekatuz. Bigarrenik, Leire Pinedo psikologoak identifikatutako ikertzaileen alarma-seinaleen berri emango dugu, izan ditzakegun ondoezak hobeto ezagutzeko asmoz. Hirugarrenik, hizlarion eta gure ingurukoon testigantzak eta bizipenak azalduko ditugu, betiere egoera aldatu eta hobetzeko irtenbide, aholku, neurri eta estrategiak proposatzera bideratuta. Amaitzeko, hizlarien eta publikoaren arteko solasaldia bultzatu nahiko genuke, saioa elkarrekin borobiltzeko.

Eta gehiago…