EKARPENEN AURKEZPENA

Onartutako lanen formatua zein izango den (ahozkoa edo posterra)  apirilaren 4an argitaratuko da.

Komunikazioa aurkeztu ahal izateko zein argitalpenean komunikazioa argitaratu ahal izateko, IkerGazte kongresuan parte hartu behar da, hau da, komunikazioa aurkezten duen ikertzaile gazteak behintzat izena eman eta lana aurkeztu behar du. Ikusi hemen izen emateari buruzko argibideak.

 

Ahozko komunikazioak

Ahozko komunikazioak 5 saio paralelotan eskainiko dira aldi berean..

Aurkezpenak:

  • Komunikazioak asko jota 10 minutukoak izango dira, eta galdera-erantzunen tartearekin 15 minutura arte luzatu ahal izango dira.
  • Aurkezpenaren gaineko argibideak apirilaren 4an argitaratuko dira.

 

Posterrak eta mikroaurkezpenak

Posterren gaineko argibideak zein mikroaurkezpenen saio eta ordutegiak apirilaren 4an argitaratuko dira.