SARIAK

Ikergazte 2023 kongresuan 3 sari mota izango ditugu:

Jakintza arloko komunikaziorik onena:

5 sari banatuko dira, jakintza arlo bakoitzeko bat, eta sari berezi bat.

Jakintza arlokako sariak:

  • Artikuluen artean ebaluatzaileek saritzeko moduan daudenak proposatzen dituzte (bereziki ondo landutako artikuluak)
  • Saritzeko moduan dauden artikuluak alorreko aldizkari espezializatuetara bidaltzen dira eta bertan bigarren ebaluazio bat egiten da.
  • Saritzeko moduan diren artikuluen egileen produkzio zientifikoa zein den aztertzen da (Inguma datu basea, Google Scholar)
  • Saritzeko moduan diren artikuluen ahozko aurkezpenak mahaiburuek baloratuko dituzte

Irizpide guztiak kontutan hartuta, jakintza arlo bakoitzean saridun bat aukeratuko da.

Sari berezia

Euskal Herriko garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik sari berezia eskainiko da.

Aukeratutako 6 saridunek:

  • 300€ko sari ekonomikoa jasoko dute
  • Artikulua aldizkari zientifikoan argitaratzeko aukera
  • Aldizkari baterako urte bateko harpidetza

Mikroaurkezpenik onena

Sari bat emango da, IkerGazten aurkeztutako mikroaurkezpen onenari, ondoko bi irizpideen arabera:

  • Ulergarritasuna
  • Orijinaltasuna

Mikroaurkezpenik onena bertan dauden entzuleek aukeratuko dute.

 

Sari banaketa ekitaldia:

  • Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 19an egingo dugu 12:00etatik aurrera IKERGAZTEko amaiera ekitaldian.