25 2023/04

Ikusgai daude komunikazioen aurkezpen egunak

2023-04-25T08:38:41+02:002023/04/25|

Bidalitako artikulu edo komunikazioak, ahozko aurkezpen bidez edo poster bidez aurkeztuko dira, jasotako ebaluazioen arabera. "Komunikazioak" atalean, "Ekarpenen aurkezpena" aukeratzen baduzue, aurkezpenetarako jarraibideak aurkituko dituzue.   Ahozko aurkezpenak 2 saiotan antolatu ditugu: maiatzaren 17an, arratsaldez, bi saio paralelotan: Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea Osasun Zientziak maiatzaren 18an, goizez, hiru saio paralelotan: Zientziak eta Natura Zientziak Giza [...]

27 2023/03

Izena emateko epea zabalik dago

2023-03-27T09:36:27+02:002023/03/27|

Izen ematea UEUren webgunetik egingo da eta maiatzaren 7ra arte izango da horretarako aukera. Gogoratu komunikazioa kongresuan aurkezteko, berau sinatzen duen Ikergazteak kongresuan izena eman beharko duela. Zer sartzen da izen ematearen prezioan? 3 egunetarako matrikula 3 egunetako kafeak 2 egunetako bazkariak Osteguneko afaria: plazak mugatuak dira (zenbaki zehatza momentuko aforo mugen araberakoa izango da [...]

15 2023/02

BERRIA! Artikuluak bidaltzeko epea: Otsailaren 20a, 12.00etan

2023-02-15T10:37:36+02:002023/02/15|

Badakigu lan eta lan zabiltzala ostiraleko epera iristeko esprintean... Larri zabiltza? Ba albiste on bat dut zuretzat: epea asteleheneko 12:00ak arte luzatuko dugu! Bi egun t'erdi gehiago, beraz, artikuluei forma emateko, orrazteko eta txukuntzeko. Zein ondo, ezta? Dagoeneko artikulua aurkeztu baduzu, bejondeizula! Eta horretan bazabiltza, animo azken txanpa honetan!          

9 2023/02

Artikuluak aurkezteko epea, easychair sarbidea eta ohiko galderak

2023-02-16T15:23:33+02:002023/02/09|

IkerGazte kongresurako artikuluak bidaltzeko epea otsailaren 17an amaitzen da... baina ez larritu aste batek askorako ematen du eta! Gogoan izan: Artikuluen egitura eta ereduak ikusteko, ikusi “Ereduak eta arauak” atala. Artikuluaren bidalketa easychair plataformaren bitartez egingo da. Ohiko galderak: Inoiz ez dut euskaraz idatzi, ez dakit artikuluak nahikoa maila izango duen. Ez zaitez larritu, euskaraz [...]

17 2022/11

Artikuluak bidaltzeko epea, zabalik

2022-12-02T11:29:34+02:002022/11/17|

Ikergazte Kongresuaren muina ikertzaileek aurkezten dituzten komunikazioak dira eta dagoeneko zabalik dago horretarako epea. Otsailaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira eta lanek betebeharreko baldintzak zein idazteko ereduak webgunean dituzue ikusgai. Ainhoa Latatu IkerGazte kongresuko koordinatzailea Ikertzaile hasi berriei, ikerketa talderen batean sartu berri direnei, doktore tesia egiten dabiltzanei edota tesia azken urteetan [...]

Go to Top