About ikergazte

This author has not yet filled in any details.
So far ikergazte has created 31 blog entries.
11 2023/05

Maialen Sagarna: “Ikergazte ezinbestekoa iruditzen zait euskal ikertzaileen arteko sarea ehuntzeko”

2023-05-11T08:32:34+02:002023/05/11|

Maialen Sagarna Aranburu (Usurbil, 1976) UPV/EHUko irakaslea da. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan lan egiten du 2004tik, Arkitektura sailean. 2010ean defendatu zuen doktorego-tesia: Gipuzkoako arkitekturaren eboluzioaren azterketa hormigoi armatuaren garapenari lotuta. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariordea izandakoa da. Ikergazte kongresuko batzorde zientifikoko kide izan zara hainbat ediziotan, aurtengoa ere bazabiltza... Zer nolako esperientzia izaten ari da? Berrikusi ditudan [...]

25 2023/04

Ainhoa Latatu eta Olatz Arbelaitzi elkarrizketa

2023-04-25T10:40:56+02:002023/04/25|

Ainhoa Latatu IkerGazte kongresuko koordinatzailea eta Olatz Arbelaitz zuzendaria elkarrizketatu ditugu. Besteak beste, IkerGaztek ikerketari zein euskarari egiten dien ekarpenaz hitz egiteko https://youtu.be/lSgbsq1U6es

25 2023/04

Ikusgai daude komunikazioen aurkezpen egunak

2023-04-25T08:38:41+02:002023/04/25|

Bidalitako artikulu edo komunikazioak, ahozko aurkezpen bidez edo poster bidez aurkeztuko dira, jasotako ebaluazioen arabera. "Komunikazioak" atalean, "Ekarpenen aurkezpena" aukeratzen baduzue, aurkezpenetarako jarraibideak aurkituko dituzue.   Ahozko aurkezpenak 2 saiotan antolatu ditugu: maiatzaren 17an, arratsaldez, bi saio paralelotan: Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea Osasun Zientziak maiatzaren 18an, goizez, hiru saio paralelotan: Zientziak eta Natura Zientziak Giza [...]

24 2023/04

Ia 200 ikertzaile gazte bilduko dira Donostian UEUk antolatu duen Ikergazte kongresuaren bosgarren edizioan

2023-04-24T12:04:21+02:002023/04/24|

Maiatzaren 17an, 18an eta 19an Donostian egingo den IKERGAZTE kongresuan 200 ikertzailek parte hartuko dute elkar ezagutu eta euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin. 155 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak antolatu ditu UEUk. Prentsaurrekoan Aitor Bengoetxeak, UEUko zuzendariak; Olatz Arbelaitzek, kongresuko zuzendaria eta UEUkideak; Elixabete [...]

27 2023/03

Izena emateko epea zabalik dago

2023-03-27T09:36:27+02:002023/03/27|

Izen ematea UEUren webgunetik egingo da eta maiatzaren 7ra arte izango da horretarako aukera. Gogoratu komunikazioa kongresuan aurkezteko, berau sinatzen duen Ikergazteak kongresuan izena eman beharko duela. Zer sartzen da izen ematearen prezioan? 3 egunetarako matrikula 3 egunetako kafeak 2 egunetako bazkariak Osteguneko afaria: plazak mugatuak dira (zenbaki zehatza momentuko aforo mugen araberakoa izango da [...]

15 2023/02

BERRIA! Artikuluak bidaltzeko epea: Otsailaren 20a, 12.00etan

2023-02-15T10:37:36+02:002023/02/15|

Badakigu lan eta lan zabiltzala ostiraleko epera iristeko esprintean... Larri zabiltza? Ba albiste on bat dut zuretzat: epea asteleheneko 12:00ak arte luzatuko dugu! Bi egun t'erdi gehiago, beraz, artikuluei forma emateko, orrazteko eta txukuntzeko. Zein ondo, ezta? Dagoeneko artikulua aurkeztu baduzu, bejondeizula! Eta horretan bazabiltza, animo azken txanpa honetan!          

9 2023/02

Artikuluak aurkezteko epea, easychair sarbidea eta ohiko galderak

2023-02-16T15:23:33+02:002023/02/09|

IkerGazte kongresurako artikuluak bidaltzeko epea otsailaren 17an amaitzen da... baina ez larritu aste batek askorako ematen du eta! Gogoan izan: Artikuluen egitura eta ereduak ikusteko, ikusi “Ereduak eta arauak” atala. Artikuluaren bidalketa easychair plataformaren bitartez egingo da. Ohiko galderak: Inoiz ez dut euskaraz idatzi, ez dakit artikuluak nahikoa maila izango duen. Ez zaitez larritu, euskaraz [...]

17 2022/11

Artikuluak bidaltzeko epea, zabalik

2022-12-02T11:29:34+02:002022/11/17|

Ikergazte Kongresuaren muina ikertzaileek aurkezten dituzten komunikazioak dira eta dagoeneko zabalik dago horretarako epea. Otsailaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira eta lanek betebeharreko baldintzak zein idazteko ereduak webgunean dituzue ikusgai. Ainhoa Latatu IkerGazte kongresuko koordinatzailea Ikertzaile hasi berriei, ikerketa talderen batean sartu berri direnei, doktore tesia egiten dabiltzanei edota tesia azken urteetan [...]

Go to Top