HARRERA-MEZUA2022-11-17T13:04:04+02:00

Nabarmentzekoak

Ongietorria

2015ean elkarrekin hasi genuen ibilbide honen bosgarren ediziora iritsiko gara laster. Bost elkargune, bostehun lagun baino gehiago ikerketaz, etorkizunaz, euskaraz. Nazioarteko ikerketak euskaraz badaki eta IkerGazte euskararen topaleku bilakatu den honetan, ikertzaile euskaldunok etorkizunera begira gaude eta argi dugu, aurrera egingo badugu, #ElkarEkin izango dela.

Pozez hartu dugu IkerGazte kongresuaren edizio berria antolatzeko erronka. Izan ere, aurreko edizioa osasun egoerak baldintzatuta gogorra izan arren, elkarrekin egoteko premia badugula baieztatu zigun, eta horrek hurrengoa antolatzeko ilusioz betetzen gaitu.

UEUren eta Kongresuaren Batzorde zientifikoaren izenean 2023ko maiatzaren 17tik 19ra Donostian egingo dugun IkerGazte2023ra gonbidatzen zaitugu. Edozein delarik ere zure ikerketa-eremua, tesia egiten ari bazara, tesia amaitzear zaudela, zein orain hiruzpalau urte amaitu zenuela, zatoz! Ikertzaile euskaldunen komunitatearen parte zara eta zu eta zure lanaren berri izan nahi du. Donostian ikusiko dugu elkar!

Go to Top