Ikergazte kongresuko ikertzaile onenak saritu dituzte Donostian

 

Gaur amaitu da Ikergazte kongresuaren bosgarren edizioa sari-banaketa ekitaldiarekin. Donostiako Udalak babestu ditu kongresuko bost jakintza alorretako komunikazio onenak. Ikertzaile hauek 300 euro, aldizkari zientifiko baten harpidetza eta bertan idazteko aukera irabazi dute. Donostiako Udaleko ordezkari bezala Jon Insaustik, Euskarako eta Kulturako zinegotziak parte hartu du ekitaldian.

Hauek izan dira ikertzaile irabazleak:

  • Giza Zientziak. Mikel Pérez González. “Kode-alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunengan”.
  • Gizarte Zientziak. Sara Arruti Benito. “Genero-ikuspegia aintzat hartzen duen Botere Judizial baterantz: bere integrazioa antolakuntza judizialean eta jurisdikzio-funtzioan”
  • Osasun Zientziak. Naia Ros Lopez. “Kognitiboki hauskorrak diren pentsonengan narriadura kognitiboa eta dementzia prebenitzeko esku-hartze kognitibo eta sozio-emozional baten proposamena: GOIZ ZAINDUtik CITA GO-ONera”.
  • Ingeniaritza. Eneko Sotomayor Pego. “Aerosorgailu flotagarrien kontrol-tekniken garapena energia eolikoaren ekoizpena optimizatzeko”

Ekitaldian Udalbiltzako lehendakariak, Jabier Asurmendik ere parte hartu du eta Euskal Herriko garapenean eragin handiena duen ikerketa saria banatu du, 300 eurokoa:

Mikroaurkezpen onenak ere saritu ditu UEUk:

Helburuak beteta bukatu da Ikergazte kongresua Donostian

Hiru egunetako jardunaren ondoren, gaur bukatu da Ikergazte kongresuaren bosgarren edizioa. Guztira, 200 ikertzaile gazte eta ez hain gazte bildu dira bertan, eta hauetatik beraien ikerketa ibilbidearen hasieran dauden 155 ikertzailek beraien lanak aurkeztu, elkarren berri izan eta hainbat tailerretan lan egin dute. Komunikazio hauek argitaratu egin dira [1], gainera, euskarazko produkzio zientifikoari bultzada adierazgarria emanez.

Aitor Bengoetxea UEUko zuzendaria pozik dago edizio honek eman duenarekin: “UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da bere hasieratik euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda. 2010. urtean ezagutza alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta duela sei urte Durangon antolatu genuen lehenbiziko aldiz, 2017an bigarrenez Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen. Apustu handia da Ikergazte UEUrentzat, baina erantzuna ikusita (200 partehartzaile eta 155 komunikazio), kongresua arrakastatsua izan dela esan dezakegu zalantzarik gabe, eta erreferentzia bat bihurtu dela ikertzaile euskaldunentzat. Kontuan izan behar dugu Euskal Herriko Unibertsitateko guztien babesa jasonzen duen ekimena dela. Edukiak benetan kalitate handikoak izan dira eta aurkezpenak ere maila berekoak izan dira. Zorionak eman nahi dizkiet ikertzaile gazteei, beraiek izan direlako protagonista. Zaku bete esperientziarekin bueltatzea espero dugu: harreman eta proiektu berriekin. Hemendik bi urtetara berriro elkar ikusiko dugula espero dugu. Azkenik, UEUn ikerketa eta euskara aintzat hartuak izan daitezen lanean jarraituko dugu”.

2023-05-22T13:08:39+02:002023/05/19|
Go to Top