SARIAK
Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 19an egingo dugu 12:00etatik aurrera IKERGAZTEko amaiera ekitaldian eta 2 sari mota banatuko dira:
1. Jakintza arloko komunikaziorik onena
5 sari banatuko dira, jakintza arlo bakoitzeko bat, eta sari berezi bat.
Jakintza arlokako sariak:
- Artikuluen artean ebaluatzaileek saritzeko moduan daudenak proposatzen dituzte (bereziki ondo landutako artikuluak)
- Saritzeko moduan dauden artikuluak alorreko aldizkari espezializatuetara bidaltzen dira eta bertan bigarren ebaluazio bat egiten da.
- Saritzeko moduan diren artikuluen egileen produkzio zientifikoa zein den aztertzen da (Inguma datu basea, Google Scholar)
- Saritzeko moduan diren artikuluen ahozko aurkezpenak mahaiburuek baloratuko dituzte
Irizpide guztiak kontutan hartuta, jakintza arlo bakoitzean saridun bat aukeratuko da.
Sari berezia
Euskal Herriko garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik sari berezia eskainiko da.
Aukeratutako 6 saridunek:
- 300€ko sari ekonomikoa jasoko dute
- Artikulua aldizkari zientifikoan argitaratzeko aukera
- Aldizkari baterako urte bateko harpidetza
2. Mikroaurkezpenik onena
Sari bi emango dira, IkerGazten aurkeztutako mikroaurkezpen ulergarrienei, eta aukeraketa bertan dauden entzuleek egingo dute.
Sari bakoitza 100€koa izango da.
IkerGazte2023 edizioko irabazleak
Giza zientziak eta artea
- (93) Kode-alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunengan. Mikel Pérez Gontález
Gizarte-zientziak eta zuzenbidea
- (32) Genero-ikuspegia aintzat hartzen duen Botere Judizial baterantz: bere integrazioa antolakuntza judizialean eta jurisdikzio-funtzioan, Sara Arruti Benito
Ingeniaritza eta Arkitektura
- (147) Aerosorgailu flotagarrien kontrol-tekniken garapena energia eolikoaren ekoizpena optimizatzeko. Eneko Sotomayor Pego, Josu Jugo Garcia, Javier López Queija, Santiago Alonso Quesada eta Eider Robles Sestafe
Osasun zientziak
- (24) Kognitiboki hauskorrak diren pentsonengan narriadura kognitiboa eta dementzia prebenitzeko esku-hartze kognitibo eta sozio-emozional baten proposamena: GOIZ ZAINDUtik CITA GO-ONera, Naia Ros Lopez, Nekane Balluerka Lasa, Mirian Ecay Torres, Arantxa Gorostiaga Manterola,
Mikel Tainta Cuezva, Goretti Soroa Martinez, Aitor Aritzeta Galan eta Fátima García Pena
Zientziak eta natura zientziak
- (7) Mintzeko-kolesterola: bakterio-toxinen aspaldiko laguna, Jone Amuategi Aulestiarte, Rocio Alonso Estrada eta Helena Ostolaza Etxabe
Udalbitzako saria
- (167) Zaintzaren inguruko iruditegiak Zestoako Zaintza Ekosisteman. Alaitz Uriarte goikoetxea eta Maider Barañano Uribarri
Mikroaurkezpenak
- (57) Modelizazioa aurrera-pausu, tren-ibilgailuen esekidura eredu, Irati Mendia Garcia
- (166) Litio-ioizko bateriak kudeatzeko sistemen segurtasun funtzionala, Xabier Arraztoa Lazkanotegi, Maitane Garmendia Elorza, David Marcos eta Eñaut Muxika Olasagasti