Proiektuen deialdia
Ebazpena (2023/10/24)
Batzorde ebaluatzaileak proiektuak ebaluatu ondoren, hau da proiektuen hurrenkera:
- Pottoka, euskal herriko poniren jatorri eta ondareari jarraika (87 puntu)
- Molekula sintetikoak erabiliz gizakien hortz mamiko zelula amekin (HDPSCS) burmuin organoideak sortzeko protokoloen diseinua (77,75 puntu)
- Euskal hedabideen sareko audientzia denbora errealean jarraitzeko panela #BEHAorain (77,75 puntu)
- Zaintza-harreman global-lokalak: euskara eta kulturartekotasuna tokiko zaintza ekosistemen eraikuntzan (75,5 puntu)
- Tumore solidoen aurkako sarkortasun handiko antigorputzen garapena (73,9 puntu)
- Eskola ingurunearen eragina haurren pertzepzio eta estresean: esku-hartze eraginkorren bidean aurrerapauso bat (70,1 puntu)
- Omega-3 gantz-azidoetan aberastutako dieta terapia neuroinflamatorio gisa nerabezaroan aldizkako alkohol-kontsumoak eragindako garun-kaltea leheneratzeko: sistema kannabinoide endogenoaren rola. (70 puntu)
- Elikadura nahastea izateko arriskua sokatiran, aldagai fisiko eta kognizio sozialarekin erlazioa (66,8 puntu)
- Inkrustazioen aurkako margoen aplikazioa itsasontzietan: beharrezkoa den neurri baten eragin ekologikoak eta pertzepzio soziala testuinguru klimatikoan (60,25 puntu)
- Etxebizitza hutsa alternatiba gisa: Nafarroarentzako proposamen juridiko, soziologiko eta arkitektoniko bat. (58,5 puntu)
- Euskara eta bideojokoak: egoera eta lokalizazioaren kasu azterketa (53 puntu)
Eskaerak
Eskabideak, 2023ko ekainaren 1etik irailaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Proiektu deialdia bere osotasunean eskuratzeko, egin KLIK HEMEN.
Eskabideak aurkezteko zein informazio gehiago eskuratzeko: a.latatu@ueu.eus
Proiektuen deialdi hau UEUk eta BADALABek elkarlanean egin dute.
–