Ia 200 ikertzaile gazte bilduko dira Gasteizen Ikergazte Kongresuan

2021-06-04T11:46:02+02:002021/05/26|

Ekainaren 9, 10 eta 11an Gasteizen egingo den IKERGAZTE kongresuan 200 ikertzailek parte hartuko dute elkar ezagutu eta euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin. 150 artikulu zientifiko aurkeztuko dituzte guztira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak,  mahai-inguruak, aurkezpenak eta saio osagarriak antolatu ditu UEUk. Prentsaurrekoan Iñaki Gurtubaik, Vitoria-Gasteizko [...]