Ikusgai daude komunikazioen aurkezpen egunak

Bidalitako artikulu edo komunikazioak, ahozko aurkezpen bidez edo poster bidez aurkeztuko dira, jasotako ebaluazioen arabera.

“Komunikazioak” atalean, Ekarpenen aurkezpena aukeratzen baduzue, aurkezpenetarako jarraibideak aurkituko dituzue.

 

Ahozko aurkezpenak 2 saiotan antolatu ditugu:

  • maiatzaren 17an, arratsaldez, bi saio paralelotan:
    • Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea
    • Osasun Zientziak
  • maiatzaren 18an, goizez, hiru saio paralelotan:
    • Zientziak eta Natura Zientziak
    • Giza Zientziak eta Artea
    • Ingeniaritza eta Arkitektura

Posterrak

Posterren saioa maiatzaren 17an izango da arratsaldez, baina posterrak ikusgai izango dira maiatzaren 17tik (11.00etan), 19ra (12,00ak arte).
Tamalez, jaso dugun komunikazio kopuru altuak ezinezkoa egiten du poster guztiek mikroaurkezpen bitartez eskaintzea.

Mikroaurkezpenak 3 egunetan banatu dira, jakintza arloak nahasturik. Aurkezpen egunak komunikazioaren zenbakiaren aurretik zehazten dir.

  • 17: maiatzaren 17an. 40 mikroaurkezpen aurkeztuko dira.
  • 18: maiatzaren 18an. 17 mikroaurkezpen izango dira.
  • 19: maiatzaren 19an. 15 mikroaurkezpen aurkeztuko dira.
2023-04-25T08:38:41+02:002023/04/25|
Go to Top