IkerGazte kongresurako artikuluak bidaltzeko epea otsailaren 17an amaitzen da… baina ez larritu aste batek askorako ematen du eta!
Gogoan izan:
- Artikuluen egitura eta ereduak ikusteko, ikusi “Ereduak eta arauak” atala.
- Artikuluaren bidalketa easychair plataformaren bitartez egingo da.
Ohiko galderak:
- Inoiz ez dut euskaraz idatzi, ez dakit artikuluak nahikoa maila izango duen. Ez zaitez larritu, euskaraz idazteko aukeraz baliatu, izan ere, UEUko zuzentzaileak, Ander Altunak, berrikusi egiten ditu euskararen aldetik laguntza behar duten artikuluak.
- Nire lana beste nazioarteko aldizkari batean argitaratuko dugu. Kontuan izan IkerGazte kongresua ez dela kongresu espezialitzatu bat, beraz, dibulgazioan irabazi eta IkerGazten zure lana orokorrago azaltzen duen edo oinarrizkoagoa den aurkezpen bat egin.
- Matrikula prezioa altua iruditzen zait eta ez dut ikerketa talde baten babesik. Lasai egon, dirurlaguntzak egongo dira. Gutxienez 45€ko laguntzak emango dira, eta gehienez 85€koa. “Izen ematea” atalean duzu informazio guztia.
- Atzerrian lanean ari naiz, dirulaguntza bereziak egongo dira? Bai, “Izen ematea” atalean duzu informazio guztia.
- Matrikula prezioan zer sartzen da? Matrikulan, egun bitarako loak eta kafe eta bazkariak sartzen dira. Bigarren eguneko afaria, saio osagarriak… 3 egun horietan apenas gasturik ez duzu egin beharko 🙂
- Noizko argitaratuko duzue egitaraua? Otsailaren bukaeran dena ikusgai izango duzue, 3 egun horiek planifikatzeko.
Animo artikulu horiekin!