BIDALI ZURE EKARPENA2023-05-03T12:05:16+02:00

BIDALI ZURE EKARPENA

Nortzuk aurkez dezakete bere lana IkerGazte kongresuan?

Ikerketaren ibilbide profesionalean hasiberri direnei zuzendua dago. Hori horrela, ikertzaile hasi berria izan, zein tesia egiten egon, zein tesia aurkeztu berri izan, ikerketa lan bateko emaitzak aurkeztera animatzen zaitugu.

Ekarpenak

Ekarpenak artikulu zientifikoak dira, eta bidalitako lanak honako ikergai nagusi hauen gainekoak izango dira:

  • Giza zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte-zientziak eta Zuenbidea: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
  • Osasun zientziak: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…
  • Zientziak eta Natura Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…

Gogoan izan IkerGazte ez dela kongresu espezializatua eta beraz, aurkezten den ikerketa jakintza alor horretako ikertzaileentzat ulergarria izan behar dela.

Artikuluaren bidalketa easychair plataformaren bitartez egingo da.

(arazoak dituzu Easychairren artikulua igotzeko? Sartu esteka honetatik: https://easychair.org/conferences/?conf=ikergazte2023)

Artikuluen egitura eta ereduak ikusteko, ikusi “Ereduak eta arauak” atala.

Ekarpenak bidaltzeko deialdia

IkerGazte2023 deialdia hemendik jaitsi daiteke.

Data garrantzitsuak:

  • Artikuluak bidaltzea: 2023ko otsailaren 17a
  • Erantzunak: 2023ko martxoaren 20ko astean.
  • Izen-ematea: 2023ko apirilaren 27tik maiatzaren 7ra
  • Artikuluen azken bertsioa: 2023ko martxoaren 30rako
  • Kongresua: 2023ko maiatzaren 17tik 19ra.
Go to Top