EKARPENEN AURKEZPENA2023-04-25T08:51:22+02:00

EKARPENEN AURKEZPENA

Onartutako lanen formatua zein izango den (ahozkoa edo posterra)  apirilaren 4an argitaratuko da.

Komunikazioa aurkeztu ahal izateko zein argitalpenean komunikazioa argitaratu ahal izateko, IkerGazte kongresuan parte hartu behar da, hau da, komunikazioa aurkezten duen ikertzaile gazteak behintzat izena eman eta lana aurkeztu behar du. Ikusi hemen izen emateari buruzko argibideak.

 

Ahozko komunikazioak

Ahozko komunikazioak 2 saiotan aurkeztuko dira:

  • maiatzaren 17an, arratsaldez, bi saio paralelotan:
    • Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea (areto plenarioan)
    • Osasun Zientziak (6+7 aretoa: saio paraleloan)
  • maiatzaren 18an, goizez, hiru saio paralelotan:
    • Zientziak eta Natura Zientziak  (areto plenarioan)
    • Giza Zientziak eta Artea (6 aretoa: saio paraleloan)
    • Ingeniaritza eta Arkitektura (7 aretoa: saio paraleloan)

Aurkezpenak:

  • Komunikazioak asko jota 10 minutukoak izango dira, eta galdera-erantzunen tartearekin 15 minutura arte luzatu ahal izango dira.
  • Aurkezpenerako euskarri digitala pdf formatoan ekarri beharko da eta aurkezpenaren aurreko atsedenaldian (bazkalorduan, 17an eta kafe orduan 18an) kargatu ahal izango dira, dagokion aretoan.

 

Posterrak eta mikroaurkezpenak

Posterren saioa maiatzaren 17an izango da arratsaldez, baina posterrak ikusgai izango dira maiatzaren 17tik (11.00etan), 19ra (12,00ak arte).

  • Posterrak A2 formatoan inprimatuta ekarriko dira maiatzaren 17an
  • Posterrak maiatzaren 17an 11:00etan jarriko dira eta maiatzaren 19an 12:00etan kendu.
  • Posterren azpian posible izango da bestelako dokumentazio osagarria eskaintzea.

 

Tamalez, jaso dugun komunikazio kopuru altuak ezinezkoa egiten du poster guztiek mikroaurkezpen bitartez eskaintzea.

Mikroaurkezpenak 3 egunetan banatu dira, jakintza arloak nahasturik. Aurkezpen egunak komunikazioaren zenbakiaren aurretik zehazten dira.

  • 17: maiatzaren 17an. 40 mikroaurkezpen aurkeztuko dira.
  • 18: maiatzaren 18an. 17 mikroaurkezpen izango dira.
  • 19: maiatzaren 19an. 15 mikroaurkezpen aurkeztuko dira.

Mikroaurkezpenetarako argibideak:

  • Mikroaurkezpenak 3′-koak izango dira.
  • Ez dute euskarri digitalik izango, soilik: izenburua, egileak, jakintza arloa eta komunikazioaren zenbakia proiektuko dira atzealdean.
  • Jakintza arloak nahasirik eskainiko dira. Mahaitik deituko dira ikergazteak orden zehatz batean.
  • Jakintza arlo guztietako entzuleak izango direnez, aurkezpenak ahalik eta dibulgatiboen eta ulergarrien egitea eskatzen da.
  • Mikroaurkezpenen aurkezpena entzuleek baloratuko dute, saria esleitze aldera.
Go to Top