“Egun on, señoras y señores parlamentarios. Hizkuntzen alternantzia Eusko Legebiltzarrean” ahozko aurkezpenarekin parte hartuko du Ikergazte kongresuan Claudia Torralba (Bilbo, 1995) ikertzaileak. Torralbak UPV/EHUn egin zuen Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua (2017) eta gero Interpretazioko Zientzien Masterra (2018) Heriot-Watt Unibertsitatean eta Terminologiako Masterra (2022) Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2020an doktorego-ikasketak hasi zituen UPV/EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia doktorego-programan. Gaur egun, lanaldi osoan dihardu UPV/EHUn irakasle, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean, doktore-tesian aurrera egiten duen bitartean.