Baditugu Ikergazte2021 irabazleak

Lau alorretan banatu dira sariak: jakintza esparru bakoitzeko ahozko aurkezpen onenak, Udalbiltza Saria, mikroaurkezpen onena eta poster digitalen #Ikertxio saria.

Ekainaren 9tik 11ra 200 euskal ikertzaile hartu ditu Ikergazte Kongresuak Gateizen, Europa Jauregian.

UEUk antolatzen duen ekimena da IkerGazte eta helburu nagusia ikertzaile gazte euskaldunak biltzea eta egiten duten lanari ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Laugarren edizioa izan da aurtengoa eta ekainaren 11n banatu dira sariak, 4 kategoriatan: jakintza alor desberdinetako ahozko aurkezpen onenak, Udalbiltza Saria, mikroaurkezpen onena eta poster digitalen #Ikertxio saria.

Hona hemen sarituak:

Ahozko aurkezpenak:

  • Mikel Alonso: Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren digitalizazioa. Karaktereen ezagutze optikoa eta Wikitekara igotzea (Giza Zientziak eta Artea)

  • Ane Lekuona: Hitzen indarra: arte kritika, emakumeak zokoratzeko eragilea (Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea)

  • Unai Lertxundi: Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen distribuzioan (Ingeniaritza eta Arkitektura)

  • -Aiara Garitazelaia: Endometriosia eta ezaugarri antropometriko eta menstrualak: oinarri genetiko amankomunaren bila (Osasun Zientziak)

  • -Miren Atristain: Presa handi baten hustuketak eragindako efektu ekologikoak: Enobietako urtegiaren kasua (Artikutza, Nafarroa) (Zientziak eta Natura Zientziak)

Udalbiltza Saria:

  • Joseba Fernandez Landa: Twitterreko Euskal Komunitatearen Eduki Azterketa Pandemia Garaian (Ingeniaritza eta Arkitektura)

Mikroaurkezpen onena:

Poster digitalen #IkerTxio saria:

Zorionak irabazleeii eta parte hartzaile guztiei!

Jakizue ahozko aurkezpenen laburpenak eskuragarri dituzuela UEUren dendan, doan.

Bestetik, ekainaren 9tik 11ra bizitakoak ondorengo loturetan batuko ditugu:

2021-06-14T11:13:56+02:002021/06/14|
Go to Top