IZEN-EMATEA
Izen ematea
UEUren webgunearen bitartez egingo da, hemendik.
Epea: 2023ko martxoaren 27tik maiatzaren 7ra.
Komunikazioa aurkeztu ahal izateko eta argitalpenean komunikazioa agertzeko, berau sinatzen duen Ikergazteak IkerGazte kongresuan parte hartu beharko du. Hau da, komunikazioa aurkezten duen ikertzaile gazteak behintzat kongresuan izena eman beharko du.
Edozein zalantza baduzu, a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.
Matrikula prezioa
- Matrikula-prezioa 185 €koa izango da.
- Ikerketa-taldeek ikertzaile taldeari loturiko ordainketa bateratua egin ahal izango dute.
- Dirulaguntza poltsa bat dago ikerketa taldeen babesik ez duten ikertzaile gazteentzat (ikusi beherago “Dirulaguntzak” atala, beherago).
- UEUko bazkideen matrikula-prezioa 150 €koa izango da.
- Bazkidetza pertsonala den neurrian, soilik norberak bere matrikula egiten duenean aplikatuko da.
Matrikula formalizatzea, ordainketak.
Matrikula ordainketarekin formalizatuko da. Hau da, leku kopuru mugatua dagoen kasuetan, saio horretarako lekua ordainketa dataren arabera gordeko da.
Ikerketa talde batek ordainketa egingo duen kasuetan, talde berdineko dirusarrerak taldekatu ahalko dira, horrela eskatuz gero. Horretarako:
- Matrikula egin behar du partaide bakoitzak. Oharretan ikerketa taldearen izena adierazi.
- Ordainketa egingo duen ikerketa taldeko ordezkariak mezu elektronikoa bidaliko du a.latatu@ueu.eus helbidera, bere gain hartzen dituen parte hartzaileen izena eta abizenak adieraziz.
- Faktura nahiz izanez gero, faktura egiteko datuak ikerketa taldeak bidalitako mezuan adieraziko dira.
Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.
Dirulaguntzak
IkerGazte kongresuko matrikula ordaintzen laguntzeko, DIRULAGUNTZAK EGONGO DIRA.
ADI!! Dirulaguntzak eskatzeko epea apirilaren 27an amaitzen da.
Eskatzen diren laguntza guztiei erantzungo zaie, ohiko eskaera bakoitzari 45-85€ bitarteko laguntza esleituz, horretarako gordeta dugun kreditua agortu arte.
Halaber, Euskal Herritik kanpoko ikertzaileak IkerGazte kongresura hurbiltzeko dirulaguntza bereziak ere eskainiko dira.
Dirulaguntza eskatzeko honelako egoera batean egon behar zara:
- Matrikula ordaintzeko Ikerketa Talde baten babesik ez baduzu
- Eskatuko da: Ikerketa Talde batek matrikula ordainduko ez duenaren zinpeko agiria (AGIRI-eredua hemendik deskargatu dezakezu)
- 200 km baino gehiago desplazatu behar bazara IkerGaztera etortzeko.
- Eskatuko da: Bidaia nondik nora egingo duzun adierazi beharko duzu. (Bidai- AGIRIA hemendik deskargatu dezakezu)
- Unibertsitateko Gradua edo Masterra egiten ari bazara
- Eskatuko da: Matrikula agiria
Hauetako kasuren batean bazaude, zein informazio osagarria behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan (a.latatu@ueu.eus).
Dirulaguntza eskatzeko prozedura:
- Matrikula egterakoan dirulaguntza eskatu nahi duzula adierazi.
- Ez egin ordainketarik.
- a.latatu@ueu.eus helbidera bidali dirulaguntza eskatzeko aipatzen diren 3 kasu horietako batean adierazten duen agiria.
- Maiatzaren 3an jakinaraziko da zenbateko dirulaguntza esleitu den eta aste bateko epean matrikularen diru sarrera egin beharko da.
Zer sartzen da izen ematearen prezioan?
- 3 egunetarako matrikula
- 3 egunetako kafeak
- 2 egunetako bazkariak
- Osteguneko afaria: plazak mugatuak dira (zenbaki zehatza momentuko aforo mugen araberakoa izango da eta izena eman orduko erreserba hartuko da)
- 2 egunetan Ondarreta Aterpetxean lo egitea.
- Saio osagarrietan parte hartzea
- UEUko bazkide ez direnentzat, UEUkide abantailak 2023an zehar, ikusi UEUkideen abantailak.