HITZALDI OROKORRAK2023-05-03T11:48:02+02:00

HITZALDI OROKORRAK

Sophie Scott

Sophie Scott CBE University College London-eko Neurozientzia Kognitiboko zuzendaria da. Giza ahots-komunikazioaren neurobiologia aztertzen du. UCLko doktoretza eman zioten 1994an, eta Wellcome Trust bekak izan zituen 2001-2016 ikasturtetik. Hizkuntzaren pertzepzioa eta ekoizpena ikertzen aritu da doktoretza egin zuenetik.
Bereziki interesatuta dago hurrengo gaietan: diskurtsoa soinu gisa prozesatzeko moduetan, diskurtsoa eta soinua prozesatzeko neurona-oinarrietan eta bokalizazioaren gizarte roletan. 2019an ICNko zuzendari izendatu zuten, eta “Royal Society Christmas” ikastaroak eman zituen 2017an.

Hitzaldiaren izenburua: “The neuroscience of laughter”

Mari Luz Esteban

Medikuntza ikasi zuen (UPV/EHU, 1983) eta zenbait urtez familia plangintzako mediku gisa lan egin zuen. Osasunaren eta generoaren arloko doktore-tesia egin zuen (Universitat de Barcelona, 1993) eta horrek gizarte-antropologiara jauzia egitea ahalbidetu zion. Badira hogeita bost urte Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) lan egiten duela. Bertan, irakaslea eta ikertzailea izateaz gain, Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego-Programa eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldea koordinatzen ditu. Antropologia Feminista eta Gorputzaren Antropologia arloetan burutu ditu bere ikerketa gehienak. Hainbat saiakera idatzi ditu, horien artean: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (2004), Crítica del pensamiento amoroso (2011), biak Edicions Bellaterran argitaratuak, eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Lisipe, Susa, 2017). Bi poesia-liburu ere idatziak ditu.

Unibertsitate-ikasketekin batera Basauriko Emakumeen Taldean sartu zen, eta gaur egun Marienea Basauriko Emakumeen Etxeko kide da. Beste talde eta ekimen feministetan ere parte hartu du.

Hitzaldiaren izenburua: “Antropologia eta feminismoa: ezagutzaren ekoizpen kolektiboa eta kritikoa.”

Maia Duguine

Maia Duguine Hizkuntzalaritzan doktore da (UPV/EHU & Université de Nantes 2013).2017az geroz, CNRSeko ikertzailea da Baionako IKER laborategian. Lehenago, doktorego-ondoko ikertzaile izan zen Cambridgeko Unibertsitatean, eta irakasle UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean. Hizkuntzaren egitura aztertzen du, eta bereziki interesatzen zaizkio hizkuntz aldakortasuna eta honen mugak, eta sintaxiak esanahiarekin eta gauzatze fonologikoarekin dituen harremanak. Gehien-gehienetan euskara du ikerketaren abiapuntu. 2010ean Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna liburua argitaratu zuen (UEU).

Hitzaldiaren izenburua: “Gramatikaren mugak, euskararenak, gure baitan daude gehienak”

 

Unai Pascual

Unai Pascual Ekonomia Ekologikoko doktorea da (Yorkeko Unibertsitatea, Erresuma Batua 2002). Gaur egun, Ikerbasque ikertzailea da Klima Aldaketari buruzko Euskal Zentroan (BC3), eta Bernako Unibertsitateko (Suitza) Garapen eta Ingurumen Saileko kidea da. Lehenago, irakasle titularra izan zen Cambridgeko Unibertsitatean 10 urtez, eta Manchesterreko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean eman ditu eskolak. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du ekonomiaren eta ingurumen-aldaketa globalen arteko erlazioari buruzko ikerketan. Klima-aldaketari eta biodibertsitatearen kontserbazioari lotutako ingurumen-politikari buruzko 200 artikulu zientifiko, liburu eta txosten tekniko baino gehiago argitaratu ditu.

Hitzaldiaren izenburua: “Zientziaren eta zientzialarien rola krisi sozio-ekologikoaren aurrean.”

 

 

Go to Top